EB ez da azaroaren 20ko bozetan izango

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko urriaren 18a

Ezker Batua ez da egongo azaroaren 20ko hauteskundeetan. Madrazoren ildokoek kontrolatzen dute Ezker Batua; Aranarenek, Ezker Anitza-IU Los Verdes markarekin aurkeztuko dira, EAEko hiru lurraldeetan, Espainian IUrekin bat eginez. Javier Madrazoren ildokoek (EB) datorren astean erabakiko dute zeini eman botoa hauteskundeetan.

Madrazoren EB eta Aranaren Ezker Anitzak ez dute akordiorik lortu elkarrekin aurkezteko hauteskundeetara. Eta, hala, erabaki dute ez aurkeztea bozetara.

Hauteskunde Batzordeak Javier Madrazoren ildokoei eman die EB osatzeko baimena. Horregatik, Mikel Aranarenek, Ezker Anitza osatu dute Izquierda Unidaren barruan. Duela astebete jakinarazi zituzten euren zerrendetako buruak. Ezker Anitza-IU Los verdes izango da haien eskaintza bozetarako Euskal Autonomia Erkidegoan.

Gipuzkoan, Arantza Gonzalez eta Mikel Izagirre, aurreko agintaldian Gipuzkoako batzarkide izan zirenak, izango dira zerrendetako buruak, Kongresurako eta Senaturako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak