Murrizketen aurka kalera aterako dira urriaren 27an, eguena, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako irakasleak. Nafarroan greba deituta dagoen egun bera aukeratu dute ELA, LAB, eta EILAS sindikatuek mobilizazioak egiteko. Manifestazioak deitu dituzte egun horretarako EAEn, 18:30ean.
Egindako murrizketak salatzeko aterako dira kalera irakasleak. Salatzen dute Eusko Jaurlaritzak behar baino 350 irakasle gutxiago hartu dituela aurten.