Arrasate eta Bergarako Artziprestaldeak, Arizmendiarretaren Lagunen Elkartearekin batera antolatu dituzte mahainguruok, guztiak izenburu bakarraren inguruan: On Jose Maria Arizmendiarrieta; Elkarkidetzaren Apostolua.
Hauek dira:
- Urriak 26: 19.00etan, Oñatin. Enpresagintza Fakultatean (MU). Hizlariak: Gotzon Velez de Mendizabal (Trinitarioa eta Getxoko Salbatzailearen parrokiako erretorea eta Jose Luis Madinagoitia (Arizmendiarretaren Lagunak Elkartearen Idazkaria). Moderatzailea: Jabier Retegi.
- Azaroak 7: 19.00etan, Aretxabaletan. Arkupe Kultur Etxean. Hizlariak: Jose Mari Larramendi (Arizmendiarretaren Lagunak Elkartearen kidea). Moderatzailea: Pedro Letona.
- Azaroak 14: 19.00etan, Bergaran. Miguel Altuna inistituko eraikin zaharrean, Ibargarai kalean. Hizlariak: Jabier Retegi (Arizmendiarretaren Lagunak Elkartearen kidea) eta Juan Mari Otaegi (Euskal Kontseilu Ekonomiko eta Sozialeko presidentea). Moderatzailea: Juan Lekuona.
- Azaroak 21: 19.00etan, Arrasaten. Kulturateko areto nagusian. Hizlariak: Juan Mari Uriarte (Donostiako Gotzain ohia), José Mari Ormaetxea. Moderatzailea: Jabier Retegi.
- Jardunaldi guztien amaiera bezala, azaroaren 29an, 19:00etan, urteurreneko meza ospatuko da Arrasateko San Juan Parrokian.