Felix Baltistan Fundazioa, 10 urte lanean

Maider Arregi 2011ko urriaren 17a

Felix Baltistan Fundazioak 10 urtetan egindako lanaren berri eman zuen zapatuan Atxarten, Abadiñon. Bertan batu ziren Fundazioko kideak eta bolondresak, 150 lagun inguru. Goizean, antolatutako mendi martxan, parte hartu zutenak asko izan ziren. Ondoren, Fundazioko kideek, besteak beste, Pakistango Matxulu eta Thalis herrietan egiten diharduten lanaren berri eman zuten. Hala ere, oraindik asko dago egiteko eta Felix Baltistan Fundazioaren lana ezinezkoa izango litzateke, pertsona askoren konpromisoa eta elkarkidetza gabe. Fundazioak ateak zabalik ditu lagundu nahi duen edonorendako. Kontaktuan jarri besterik ez dute interesdunek: info@felix-baltistan.org

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak