Erregional preferente mailako derbia etxean geratu zen, Antzuola 2-0 nagusitu zen-eta UDAren aurka. Lehia parekatua izan zen, aireko jokoa nagusi eta baloia ate batetik bestera. Derbia baldintzatu zuen jokaldia, baina, 20. minutuan heldu zen, epaileak UDAko aurrelaria egotzi zuenean. Antzuolak ondo baliatu zuen egoera: kaleratzetik gutxira Markel Letek 1-0koa egin zuen korner baten. 2-0koa Iker Cabrerak egin zuen. Kanpokoak saiatu ziren, baina ezin izan zuten punturik atera Estala futbol zelaitik.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.