Kofi Annan etorriko da asteleheneko Donostiako konferentziara

Julen Iriondo 2011ko urriaren 15a

Nazio Batuen Erakundearen idazkari nagusi ohiarekin batera, konferentzian izango dira Bertie Ahern, Irlandako lehen ministro izandakoa eta Gerry Adams Sinn Feineko burua. Tony Blair Erresuma Batuko lehen ministro ohiaren ordez –beste egiteko bat argudiatu du Ekialde Hurbilean–Jonathan Powell, aurrekoaren kabineteko burua izandakoa izango da. Pierre Joxe Frantziako Barne ministro ohia eta Gro Harlem Brundtland Norvegiako lehen ministro izandakoa ere izango dira. Hala eman diote jakitera prentsari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak