Gaur hasiko dute Arrasate Hiria Xake Txapelketa

Xabier Urtzelai 2011ko urriaren 14a

Gaur, egubakoitza, hasiko dute Arrasate Hiria Xake Txapelketako hamaikagarren edizioa, eta aurrekoetan moduan, puntuako parte-hartzea izango da aurten ere. Faborito nagusia, baina, Alejandro Franco izango da, torneoa hirutan rabazi duen xakelari madrildarra.

Alejandro Franko Gros Xake Taldearekin Europako Txapelketan egon berri da, eta azaroan kluben arteko Espainiako Txapelketako finaletan izango da. FIDE sailkapenean 4.669 puntu batuta, 2.500 puntu dituzten xakelari talde murritzetik oso gertu dago. Akaso, beste nazioarteko maisu bat, Iñigo Argandoña izango du kontrario gogorrena. Argandoñak 2005ean izan zuen parte-hartze onena, bigarren sailkatuta. Horiekin batera, David Astasio eta Alain Prieto abadiñoarra ere gizon indartsuak iznago dira.

Guztita 18 xakelari

Guztira, baina, torneoak 18 xakelari batuko ditu, bailarako ordezkaritza zabalaz. Etxekoen artean Josu Tornay izan daiteke ezustea emateko aukera gehien dituen gizona –2003an torneoko irabazle– eta gazteen artean Asier Etxagibelek eta Juan Manuel Ruizek eman dezakete ezustea.

Lehenengo bost saioak Altamirako egoitzan jokatuko dituzte, egubakoitzetan, 19:00etan hasita. Jardunaldi erabakigarria izan daitekeena, baina, (azaroak 18) udaletxeko osoko bilkuren aretoan jokatuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak