Mercadona enpresako iturriek El País egunkariari esandakoaren arabera, banaketa-talde handiak ez du EAEra eta Nafarroara etortzeko asmorik jasotzen 2014ra arteko zabalkunde planean. Iturri horiek egunkariari esan diote, gainera, oraingoz ez dutela datarik Hego Euskal Herrian supermerkatuak zabaltzen hasteko.
Valentziako banaketa-talde handiak El País-i esandakoaren arabera, oraindik ez da momentua Euskal Herrian inplantatzeko. Gaineratu dutenez, orain hiru urtera arte, azalera handiko saltokiak irekitzearen gaineko euskal legea oso mugatua zen: "Herrigunean zeuden saltokiak gehienez 800 m2-koak izan zitezkeen, eta gure negozio eredua 1.300 eta 1.500 metro koadro artekoa da", esan dute Mercadonako iturriek.