Egoitz Aizpuru oñatiarra izan zen saioko gidaria. "Kalera irten eta paseoan zoazela nahi ez duzun leku batera iritsi zara...", gaia jarri zien sei bertsolariei kartzelakoan. Bertsolariek karga dramatiko handiko bertsoak bota zituzten. Saio guztiko lanak batuta puntu gehien lortu zuen bertsolaria Alaia Martin izan zen: 504,5 puntu.
Gure ordezkariak, kanpoan
Sailkapenari begira jarrita, debagoieneko bi ordezkariek ez dute aurrera egin txapelketan. Jokin Labayen arrasatearra 449 punturekin geratu da kanpoan eta Urko Egaña oñatiarra 450,5 punturekin geratu da.
Hurrengo saioa Oñatin
Hurrengo saioa Oñatin izango da. Zubikoa kiroldegian jokatuko dute final-laurdena, urriaren 22an, 17:30ean. Jexux Mari Irazu, Beñat Lizaso, Iñaki Gurrutxaga, Agin Rezola, Iñaki Zelaia eta Iban Urdangarin izango dira parte hartuko duten bertsolariak. Puntu gehien jasotzen duena zuzenean pasako da hurrengo fasera.