Eraiki beharrean, hutsik dauden 2.000 etxebizitza aterako ditu Jaurlaritzak errentan

Leire Kortabarria 2011ko urriaren 13a

Etxebizitza Sailak hutsik dauden 2.000 etxebizitza mugituko ditu alokairu merkaturako, eta beste 1.500 eraiki egingo ditu. 2010-2013 Etxebizitzaren Plan Zuzentzailean agertzen diren helburuak bete egingo ditu, baina aldaketa batekin: hasieran, 3.500 etxebizitza horiek eraikitzeko asmoa zuen.

Etxebizitza  Saileko iturriek esaten dutenez, "alokairurako dauden helburuek berdin jarraitzen dute".

Orain dela hamar hilabete onartu zen Plan Zuzentzailean, 3.500 etxebizitza alokairurako egiteko helburua jasotzen zen; baina, banketxeen kreditu falta dela-eta, 1.500 etxebizitza egin eta beste 2.000ak hutsik dauden etxebizitza parketik mobilizatuko ditu Etxebizitza Sailak. Horretarako, Bizigune bitartekaritza programa publikoa erabiliko du.

Beraz, Biziguneren bitartez hutsik dauden 6.000 etxebizitza errentarako ateratzea da orain helburua; lehen, 5.000 zen kopurua.

Bestalde, aurrera jarraitzen du ere 2012 eta 2015 artean inbertsio-fondo pribatu baten bidez 4.000 etxebizitza alokairura ateratzeko planak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak