Loiuko aireportura joateko autobus linea berria

Maider Arregi 2011ko urriaren 11

Azaroaren 1etik aurrera abian jarriko da Loiuko aireportura joateko linea berria. Pesak kudeatutako autobus horrek Arrasate-Bergara-Eibar-Loiuko aireportua ibilbidea egingo du, bi norakoetan eta bi orduz behingo maiztasuna edukiko du.

Irteeratik helmugara arteko ibilbidearen iraupena 75 minutukoa izango da eta linea Arrasatetik (Garibai) Bergarara joango da (Ibargarai), eta bertan AP-1 autobidean sartuko da, Eibarrera (Egogain) iritsi arte.

Handik autobidean barrena jarraituko du geldialdirik egin gabe Loiuko aeroportuko irteeren terminaleraino. Itzultzerakoan Loiuko aireportutik abiatuko da autobusa eta geldialdi eta ibilbide berberak izango ditu. Zerbitzu horretarako txartelak urriren 24tik aurrera erosi ahal izango dira adostutako Debagoieneko eta Debabarreneko bidaia agentzietan, modu horretan bidaiariari eserlekua ziurtatzeko, inolako kostu gehigarririk gabe.

Nahi izanez gero, autobusean bertan ere erosi ahal izango dira txartelak. Loiuko aireportuan, berriz, autobusean bertan salduko dira txartelak. Arrasate eta Loiu bitarteko bidaiaren kostua 11,35 eurokoa da.

Pesa.net

 
Horarios

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak