Eskoletan erresilientzia lantzeko egokitasuna

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko urriaren 11

Huheziko Hazitegiko Alex Muelak hausnarketarako gaia proposatu du.

Erresilientzia zorigaitzeko faktoreen aurrean egoera gainditzeko gaitasuna da. Ezinbesteko trebetasuna da eta Rojas Marcos psikiatraren esanetan sei zutabe ditu; pentsamendu positiboa, erlazio afektiboak, funtzio exekutibok, barne kontrol zentroa, auto-estimua eta bizitzari ematen zaion zentzu subjektiboa. Hori guztia azaltzen du Alex Muelak bere azken artikuluan. Gaineratzen du nola iraganean pentsatzen zen erresilientzia genetikoki transmititzen zen faktorea zela. Gaur egun, ordea, "jakin badakigu erresilentzia landu daitekeela".

Gizakiak, txiki-txikitatik, ezbeharrak pairatu eta gainditzeko gaitasunak garatu behar dituela uste du Muelak. Eta aipatutako hori guztia familian ez ezik eskolan ere hezi daitekeela pentsatzen du.

Erresilentzia eskolan

Hazitegin sinistuta daude familiaren ondotik eskola izan daitekeela erresilientzia lantzeko lekurik aproposena; haur erresilienteak sortzeko aukera badagoela. "Tamalez, gai hori ez da inondik inora curriculumean azaltzen, eta azaltzekotan jorratzeko moduan zalantzak izan ohi dira nagusi". Eta hortik gonbitea; "Norbait animatzen da eskoletan, haur hezkuntzatik hasita, erresilientzia garatzera?". Hausnarketarako gaia zalantzarik gabe.

Alex Muelaren artikulua osorik hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak