Kutxabank: lehen urratsak izena eman dioten bilerak bategiteko estrategia ikusgarri egiteko eta prozesu honetako bide-orria kutxetako arduradun nagusiekin partekatzeko balio izan du. Era berean, organigrama, eginkizunen banaketa eta urtarrilaren 1etik aurrera Kutxabank berriaren zuzendaritza bere gain hartuko duten profesionalen izenak eman dira aditzera bileran. Hauen helburu nagusia, ezarritako epe mugan, integrazioa modu eredugarrian eta azkarrean burutzea izan behar duela proposatu die.
Ekitaldia 16:30ean hasi zen, eta kutxetako hiru lehendakariek hartu zuten parte. Mario Fernándezek,
Kutxabank-en lehendakari gisa, hiru kutxetako zuzendaritzako kargu guztien inplikazioa eskatu du Kutxa Bank aurrera ateratzeko; izan ere, funtsezko proiektua baita herrialdearen garapenari begira. Konplexutasun teknikoa eta sektorearen egoera zaila gaindituz, bileran egon diren guztien profesionaltasunean konfiantza duela esan du; kalitateak eta bezeroenganako arretak eta negozioaren emaitzak lehentasuna izango dutela.
Vital Kutxako Carlos Zapaterok, egungo lehendakariak, Kutxabank-eko bigarren lehendakariorde eta hiru kutxetako harreman instituzionalak eta Gizarte Ekintza koordinatzeko arduradun gisa, Kutxabank-ek izango duen gizarte konpromisoa jarri du balioan eta ziurtatu du, bidenabar, Gizarte
Ekintzaren izpirituak orain arteko berbera izaten jarriatuko duela aurrera begira ere eta bategiteari esker, diru-zuzkidura handiagoa izango duela Gizarte Ekintzak.
Xabier Iturbek, beronek hartuko ditu bere gain Kutxabank-en lehen lehendakariordetza eta hiru
finantza-erakundeen bateratze prozesua kudeatzeko erantzukizuna, azpimarratu du ezen bertan diren guztien inplikazioa guztiz garrantzitsua dela bateratze prozesua arrakastaz burutu ahal izan dadin. Eta hiru kutxetako arduraduneNn inplikazioak izango duen garrantzia azpimarratu du, eta, bide batez, erakunde berriko organuen funtzio eta epeen berri eman du.: lan taldeak, organizazio alorrak, integrazio mahaiak eta Integrazio Komitea.
Hiru lehendakariek azpimarratu dute, zuzendari eta langile guztiek, interes orokorrak bakarkako
interesen aurretik jartzea garratzizkoa izango dela kutxen integrazio prozesua ongi burutzeko.
Mario Fernandezek aditzera eman du "lan egiteko prest egotea, beste batzuekin batera, ilusioz betetzen gaituen proiektu batean eta ekarpen guztien baturak hobeak bihurtzen gaituela onartuaz"
garrantzizkoa izango dela, honek ekitaldia itxi du bertaratu diren guztiei profesionaltasuna, dedikazioa eta lanean zorroztasuna eskatuz.