Euskadiko Kutxak 75 milioi euroko finantzaketa-lerroa sinatu du Europako Inbertsio Bankuarekin

Leire Kortabarria 2011ko urriaren 11

Euskadiko Kutxak 75 milioi euroko finantzaketa-lerroa sinatu berri du Europako Inbertsio Bankuarekin. Finantzaketa horren helburua inbertsio-proiektuak lehentasunezko baldintzetan erraztea da, ETE, kapitalizazio ertaineko enpresa eta herri-administrazioen produktibitatea eta lehiatzeko kokapena sendotzeko xedez.

Hala, finantzaketa-lerro horren bidez, instalazioak eta produkzio-aktiboak handitzeko edo hobetzeko helburua duten inbertsioak ez ezik, I+G+B jarduerak bultzatzea edo banaketa-sareak sortzea helburu duten inbertsioak ere finantzatu ahalko dira, inbertsio horiek Europako Batasuneko edozein herrialdetan eginda ere.

Mondragon Taldeko kreditu kooperatibak hauxe esan du: "Lerro berriari esker, Euskadiko Kutxak zabaldu egingo du enpresentzako finantzaketa-eskaintza, enpresek egungo egoerari aurre egiteko eta beren jarduera bultzatzeko finantza-tresnak izan ditzaten".

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak