Foru Aldundiko kideendako ehiza posturik ez erreserbatzea erabaki du Gipuzkoako Diputatuen Kontseiluak

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko urriaren 10a

Orain arteko ohitura batekin apurtu nahian, Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak Zegaman dagoen Añabaso ehiza-lerroko postuak ez erreserbatzea erabaki du. Lerro horretan, guztira, 53 postu daude, eta orain arte lehenengo 5 postuak erreserbatuta egon izan dira Aldundiko hainbat konpromiso betetzeko. Hala eman dute aditzera, prentsa ohar bidez, Gipuzkoako Foru Aldunditik.

Foru Aldundiak, neurri hau "arkaikoa eta bidegabea" dela deritzo eta, horregatik, erabaki du 5 postu horiek Gipuzkoako hegazti migratzaileen ehiza-kudeaketan sartzea. Beraz, hurrengo denboraldian, Añabasoko postuetan ehizatzeko, Zegaman egingo diren zozketetan parte hartu beharko da, Gipuzkoako lurralde historikoko aprobetxamendu komuneko ehiza-lurretan kokaturiko ohiko pasabideetan uso migratzaileen eta birigarroen ehiza arautzen duen 2007ko urtarrilaren 25ko Foru Aginduak ezarritakoa jarraituz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak