Eskolan haurren ongizateaz ariko dira Barandiaran eta Larrea. Azaroaren 11n Durangon eta biharamunean, azaroak 12, Donostian. Haur eskola bat antolatzerako orduan kontuan hartu beharreko faktoreak zeintzuk diren izango dute aztergai Hik Hasik antolatutako ikastaroan.
Euskal Herriko bi ikuspegi eta Kataluniako beste bi aztertuko dituzte ikastaroan. Kataluniatik esaterako Rosa Ferrer eta Elia Martinez etorriko dira, eta bertan izango da ere Lizarrako Arieta Haur Eskolako zuzendari Txusma Azkona.
Izenemateak
Azaroaren 4ra arte dago zabalik izena emateko epea. Matrikularen prezioa 60 euro da Donostiako ikastarorako eta 40 euro Durangon egingo denerako. Prezio merkeagoak daude harpidedunen eta langabetuentzako. Argibideak hemen.