Ford Mugarri eta Soraluce BKE nahiko erraz nagusitu dira etxean jokatutako partiduetan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko urriaren 10a

Asteburu ona izan da Ford Mugarri eta Soraluce BKErendako. Etxean jokatzen zituzten euren partiduak eta ez dute hutsik egin: arrasatearrak 34-25 nagusitu ziren Atez Ate taldearen aurka eta bergararrek 34-28 hartu zuten mendean Gure Auzune taldea.

Labegaraietako partidua parekatua hasi zen eta puntuak etxean geratu ziren Josetxo Muniategiren mutilek bigarren zatian zehar defentsan egindako lanagatik.Unai Orgaz eta Iñaki Manuel nabarmendu ziren; bakoitzak zortzi gol egin zituzten.

Irabazi, baina pozik ez

Bestalde, Ford Mugarriko entrenatzaile Ane Herrero, lehia irabazi arren, ez zegoen pozik taldearekin: "Orokorrean despistatuta ibili gara".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak