Hasierako kilometroetan 12ko talde batean joan da Varela eta lasterketa erdialdean, Elorregi pasa ostean, 2. erritmo aldaketa egin du 15 m-ra zituela hurrengo bigarrenak. Zubillagan 3. erritmo aldaketa egin du eta bigarren sailkatu den Ander Agirrek bakarrik jarraitu dio. Oñatiko sarreran berriro erritmoa aldatu du eta lehenengo iritsi da.
Lehen bi emakumezkoek, berriz, elkarrekin egin dute Arrasatetik Oñatirako bidea eta Oñatin, azken metroetan egindako sprintean Nerea Arregi iritsi da lehenengo.
Istripu bat ere izan da Oñatin. Patinatzaile bat erori egin da eta anbulantzian eraman behar izan dute Arrasateko ospitalera.
Korrika, gizonezkoak
- Yerai Varela. Oñati. 38:09
- Ander Agirre. Bergara. 38:30
- Andoni Agirre. Zumaia. 38:41
Korrika, emakumezkoak
- Nerea Arregi. Arrasate. 46:50
- Ainhoa Lendinez. Elgoibar. 46:52
- Ane Zabala. Arrasate. 48:43
Sailkapen osoa jarriko dute www.kirolprobak.com webgunean.