Arrasate-Oñati, gaur, 17:00etan

Xabier Urtzelai 2011ko urriaren 8a

Gaur, zapatua, 17:00etan hasiko dute Arrasate-Oñati lasterketan izena eman duten lasterkariek –300etik gora– hamabi kilometroko proba. Atzo Maritxu Kajoi ospatu zuenak damutuko da gaur; oñatiarrek, berriz, eskertuko dute jaien ostean gorputza garbitzeko balioko dien hitzorduak.

Ibarreko gainontzeko herrietako korrikalariekin batera Euskal Herriko lasterkari asko etorriko dira gaurko probara, eta baita patinatzaileak ere, aurtengo berritasuna. Alde horretatik, seguru Bergarako Hanka Labankako koadrila polita egongo dela. Eta adi, baita ere, denborei, iaz Asier Cuevasek 36 minutu pasatxoan egin zuen lasterketa.  Jakin, baita ere, egunean bertan ez dela izenik emateko aukerarik egongo.

Autobusa egongo da
Antxintxiketaneko lagunek gogorarazi zuten irteera eta helmuga lekua herri desberdinetan daudenez parte-hartzaileei gauzak errazte aldera, autobusa jarriko dutela Oñatitik Arrasatera; lasterketa hasi baino ordubete lehenago egongo da autobusa. Eta erabiltzen dutenek, 2 euro gehiago ordaindu beharko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak