Goienaren argazki lehiaketako irabazleak poz pozik sariekin

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko urriaren 7a

Banatu ditugu udako argazkien VII. Goiena lehiaketako sariak. Yera Sanchez aretxabaletarrak irabazi du lehen saria, Udako arratsalde bero baten argazkiarekin. Argazkia, Urkuluko urtegian atera zuen. Bigarren saria, Maier Errasti aretxabaletarrak eskuratu du, Izan zoriontsu guztiaren gainetik argazkiari esker. Landako urtegian egindako argazkia da. Eta, hirugarrena, Gaizka Untzueta arrasatearrak, Ahateekin paseatzen argazkiari esker. Une eta toki egokian egonda, momentu bitxia atera du Vietnamen.

Sari bikainak jaso dituzte irabazleek.

Sari nagusia: arazki kamera

Yera Sanchez aretxabaletarrak irabazi du sari nagusia: argazki-kamera digital bikaina, KB Photoestudio argazki-dendak eta Panasonic etxeak eskainitakoa, eta KB Photoestudiok emango dituen ikastaroetako batean %50eko deskontu bonua. Dendako Bibi Anduezak eta Jon Anduezak eman zioten saria.

Bigarren saria: astebruko egonaldia

Aretxabaletako Maier Errastik irabazi du bigarren saria, Arrasate Bidaien eskutik Kantabrian bi lagunendako aste bukaera bateko egonaldia.

Arrasate Bidaiak agentziako Anek eta Beak eman zioten saria.

Hirugarren saria: bazkari edo afari ederra

Gaizka Untzueta arrasatearra izan da hirugarren sariduna. Gatzagako Gure Ametsa jatetxean afari eder bat irabazi du Gaizkak, atera duen momentu bitxiari esker. Argazkian, haren ama Espe saria jasotzen agertzen da Gure Ametsako jatetxeko Marisa Bolinagaren eskutik.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak