Hitzarmenaren lehen partean, 100 milioi euro jarriko dira jada erabilgarri. Kontratua atzo goizean
sinatu zuten Europako Inbertsioen Bankuko zuzendari nagusi Carlos Guillek eta Kutxako lehendakari
Xabier Iturbek.
Finantzaketa-lerroa batez ere ETEek sustatzen dituzten inbertsio-proiektuak finantzatzera
bideratuko da. Lerro hau, izan ere, enpresa txiki eta ertainei laguntzeko politikaren barruan dago,
eta helburutzat du "egungo koiuntura ekonomikoan ETEek baldintza onetan lortu ahal izatea
finantzaketa, epeei edota interes-tasei dagokienez", esaten du Kutxak.
Europako Inbertsioen Bankua Europako Batasunak epe luzeko finantzaketarako duen erakundea da,
eta Europako helburuen zerbitzura dago. Bankua 1958an sortua da, eta Europako Batasuneko estatu kideetan eta mundu osoko 130 herrialde baino gehiagotan ari da lanean.