Fagorrek hornitutako hotel bat, "Ameriketako onena"

Leire Kortabarria 2011ko urriaren 6a

Fagor Industrialek hornitutako Errepublika Dominikarreko hotel batek Ameriketako Hotel Onena delako saria jaso du, Cristal Américas enpresak emanda. Hotel Occidental El Embajador de Santo Domingo da berau.

Fagor Industrialek Visual Plus 202 eta 201 bi gas sutegi, tenperatura-eraisgailu bat eta lau ateko bi hozkailurekin hornitu du Hotel Occidental El Embajador de Santo Domingo hotela. Beste elementu batzuk ere saldu dizkio: fry-top batzuk, zartagin kulunkariak eta xerratzeko makinak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak