Debagoieneko Euskara elkarteek –Jardun, Loramendi, Txatxilipurdi, EKIN eta AED– autobusa antolatu dute hilaren 16an egingo den Nafarroa Oinezera joateko. Autobusa Aretxabaletatik irtengo da 08:30ean, Azbetik. Arrasaten egingo du geldialdia 08:45ean Garibain, eta 09:00ak aldera Bergarako lagunak hartuko ditu autobus geltokian. Txartelak 15 eurotan salduko dituzte; 13 euro euskara elkarteko bazkideendako.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.