Jaurlaritzak Gipuzkoako gasolineretako hornigailu eta namometroetan irregulartasunak antzeman ditu

Maider Arregi 2011ko urriaren 6a

Euskal Autonomia Erkidegoan, 290 gasolina-zerbitzugune daude; horietatik % 88k euren kabuz eta legezko epearen barruan, hornigailu eta manometroen egoeraren egiaztapena egin dute. Zerbitzugune bakar batek ere ez du zigorrik jaso antzemandako irregulartasunengatik. Izan ere, akatsak zituzten guztiek, konpondu egin dituztela frogatu du Jaurlaritzak. Eusko Jaurlaritzak egindako ikuskapenetan, hornigailuetan detektaturiko 30 anomalietatik 25 Gipuzkoan izan dira; eta manometroetan detektaturiko 22 akatsetatik, berriz, 20 izan dira.

Euskadin 281 zerbitzugune eta 9 zerbitzu-unitate (3 petrolio-produktu baino gutxiago banatzen dituzten gasolina-zerbitzugune txikiak) daude; horietatik %88k beren borondatez bete dute beren hornigailu eta manometroen egoera kontrolatzeko aldizkako egiaztapena egiteko betebeharra. Egiaztapen hori nahitaezko azterketa da, zerbitzugune eta unitateek urtero egin beharrekoa. Zigiluen egoera, pegatinen egoera, tresna bakoitzarekin izan beharreko dokumentazioa eta ekipoen gehieneko akatsak egiaztatzen dira azterketa horren bidez. Aleatorioki, kanpaina bat jartzen du martxan Eusko Jaurlaritzak eta zenbait gasolina-zerbitzugune ikuskatzen ditu legezko betebeharra betetzen dela, eta azterketa horiek horretarako baimentzen dituen erakundeek egiten dituztela egiaztatzeko. Eusko Jaurlaritzaren azken ikuskapena, 2010eko azken hilabeteetan eta 2011ko hasieran egin zen. 30 gasolina-zerbitzugunek beren hornigailuetan anomaliaren bat zutela detektatu zen kanpaina horretan: 23k ez zuten egiaztapenik, 4k dokumentazio-akatsak zituzten, 2ri pegatina falta zitzaien eta batek ez zion alta eman hornigailuari.

Manometroei dagokienez, hau da, gurpilen presioa neurtzen duen tresnari dagokionez, 22 anomalia aurkitu zituzten ikuskaturiko 60 zerbitzuguneetan. Detektaturiko hutsetatik, 19 urteroko nahitaezko egiaztapena ez egin izanari buruzkoak ziren.

Kanpaina amaitu ondorengo datuen laburpena honako hau izan zen:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak