Donostiako Zinemaldiko sail ofizialean, lehiaketaz kanpo, estreinatu ondoren, datozen egunotan zine aretoetan ikusi ahal izango dugu Asier Altuna zinema zuzendariaren lan berria.
Golem banatzaileen eskutik, zinema aretoetan eskainiko da urriaren 14tik aurrera baina aurre estreinaldiak izango dira Iruñean, Bilbon, Tolosan eta Donostian.
Hona hemen agenda:
- Urriak 6, eguena, Iruñeko Golem Baiona aretoan, 20:00etan. Asier Altuna zuzendaria izango da bertan filma aurkezten.
- Urriak 7, egubakoitza, Donostian, Kutxa aretoan (Andia kalea), arratsaldeko 19:00etan. Kutxak antolatuta, gonbidatuentzako emanaldia. Aurkezpenean eta filma ikusi osteko solasaldian izango dira Asier Altuna zuzendaria eta Amets Arzallus bertsolaria.
- Urriak 12, eguaztena, Tolosako Leidor zineman, 20:00etan. Asier Altuna eta Andoni Egaña izango dira bertan filma aurkezten.
- Urriak 13, eguena, Bilboko Golem Alhondiga aretoan, 20:00etan. Aurkezpenean izango dira Asier Altuna eta Maialen Lujanbio.
- Urriak 14, egubakoitza, Arrasateko Amaia antzokian, 19.30ean. Asier Altuna eta Jon Sarasua izango dira bertan.
Asteburu horretan beste bi emanaldi izango dira Armaia antzokian: domekan, urriaren 16an, 19:30ean eta astelehenean, hilaren 17an, 20:30ean.