Basoko suteak pizteko alerta egoera amaitu da

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko urriaren 4a

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologia Zuzendaritzak amaitutzat jo dute basoko suteak direla-eta egon den muturreko arriskuagatiko alerta. Hala ere, kontuan hartuta oraindik ere arrisku handia dagoela horiek gertatzeko, ohiko prozedurarekin jarraituko dutela iragarri dute, hau da, hemendik aurrera bakarrik jakinaraziko diete erakundeei eta zerbitzu eskudunei eta operatiboei.

Bestalde, antizikloia lagun izan dugun eguraldi eguzkitsuko egun hauek eguenean amaituko dira, Euskalmetek iragarri duenez.

Gaur, jada, haizea aldatu da, tenperaturak ez dira horren altuak izan, baina eguenean hodeiak nagusituko dira zeruan. Batik bat, eguerditik aurrera eta, litekeena da, egunaren azkenerako euri txikia egitea.

Egubakoitzean probabilitate handiagoak izango dira euria egiteko, tenperaturak nabarmen jaitsiko dira, eta haizeak ipar-mendebaldetik joko du.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak