Hamaika 11n lelopean, Nafarroa Oinez ospatuko da urriaren 16an, Tafallan. Debagoieneko Euskara elkarteek (Jardun, Loramendi, Txatxilipurdi, EKIN eta AED) autobusa antolatuko dute bertara eroso eta merke joan nahi dutenentzat. Autobusa Aretxabaletatik irtengo da, goizeko 8:30ean, Azbetik. Ordu laurden beranduago, Arrasatekoak hartuko ditu Garibain eta, azkenik, bederatzietan, Bergarakoak, autobus geltokian. Txartelaren prezioa 15 euro izango da (13 euskara elkarteotako bazkideentzat).
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.