Herriz herri, langabeziak gora egin du Arrasaten, Aretxabaletan, Antzuolan eta Leintz Gatzagan; aldiz, jaitsi egin da Bergaran, Oñatin, Eskoriatzan eta Elgetan. 2011n, orain arte, soilik abuztuko eta uztaileko datuak izan dira irailekoak baino hobeak; aurreko hil denetan, langabezia tasa egungoa baino altuagoa izan zen eta bi hiletan –martxoan eta apirilean– %10eko muga gainditzera ailegatu zen. 2010eko egoerarekin alderatuz gero, datuek erakusten dute aurtengo uda ostekoak hobeak direla iazkoak baino: iazko irailean, Debagoieneko langabezia tasa % 9,78koa zen.
Goranzko joera Hego Euskal Herrian ere
Langabezia igo egin da irailean Hego Euskal Herrian ere, 2.388 langabe gehiagorekin. Guztira, 184.524 langabe daude Hego Euskal Herrian, iazko irailean baino 12.601 gehiago. Nafarroan igo da batik bat langabezia –ia %3–, batez ere, zerbitzuetan. Gipuzkoari dagokionean, nabarmentzekoa da oso gutxi egin duela gora langabeziak uda ostean (% 0,40).
Herriz-herri:
| Herria | Hilabetea | Hilabetea |
|---|---|---|
| Abuztua (2011) |
Iraila (2011) |
|
| Antzuola | 84 (% 9,23) |
90 (%9,89) |
| Aretxabaleta | 272 (% 8,43) |
289 (% 8,96) |
| Arrasate | 1.211 (% 10,47) |
1.245 (% 10,76) |
| Bergara | 734 (% 10,23) |
732 (% 10,20) |
| Elgeta | 45 (% 9,15) |
39 (% 7,93) |
| Eskoriatza | 180 (% 8,66) |
179 (% 8,61) |
| Leintz Gatzaga |
4 (% 3,01) |
5 (% 3,76) |
| Oñati | 356 (% 6,59) |
325 (% 6,01) |
| Debagoiena | 2.886 (% 9,31) |
2.904 (% 9,37) |