Derbiaren gaineko iritziak

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko urriaren 3a

Hondartzarako eta taberna kanpoko terrazetan aperitiboa eta kalamarrak jateko eguraldi egokiagoa zegoen atzo, futbola ikustera joateko baino. Milaka izan ziren, halere, Anoetako harmailak ia bete zituzten Realeko eta Athletic-eko zaleak. Txuri-gorriak nagusitu ziren. Lau debagoiendar futbol zaleren iritziak jaso ditugu.

  • "Akaso emaitza justuena berdinketa zen"

Anton Elortza, Athletic zalea

"Oso pozik nago, batez ere Donostian irabazi dugulako. Hiru golak ederrak izan dira, baina oraingoan ere Llorentek erabaki du. Jokalari handia da, eta erakutsi du".

Bixen Calzon, Realeko zalea

"Bigarren zatian Reala ondoen zegoenean, defentsan huts egin dugu eta Llorentek egin du bigarrena. Anoeta ia beteta eta giro aparta egon da".

Felix Irizar, Athletic zalea

"Pozik nago. Dena den Jabi Martinezek atzean jokatuta sendo egon gara, baina zelai erdian sormena falta izan zaigu. Defentsa baino aurrerago jokatu beharko luke".

Bittor Arriaran, Realeko zalea

"Bigarren zatiko lehen ordu erdian oso ondo jokatu dugu. Akaso emaitza justuena berdinketa zen. Entrenatzaileak beranduegi egin ditu aldaketak".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak