Ford Mugarrik irabazi egin zuen Gasteizen eta Bergarak galdu, Urdulizen kontra

Mireia Bikuña 2011ko urriaren 2a

Emaitza ezberdinak izan zituzten aste bukaeran eskubaloiko lehenengo mailan diharduten gure taldeek: Ford Mugarrik irabazi egin zuen 24-34 Corazonistasen kontra; eta, Bergarak galdu Urdulizen, 30-21.

Soraluze BKEk ez zuen aukerarik izan partidua irabazteko. Lehen ordu laurdenean egin zion aurre Urduliz taldeari. Handik aurrera bizkaitarrak nagusitu ziren kantxan. "Erasoan motel ibili gara, eta jaurtiketa garbiak huts egin ditugu atezainaren aurrean", dio Josetxo Muniategik. Atsedenean 16-9 zen aurretik Urduliz.

Bigarren zatiaren hasieran 4-1eko partziala jaso zuten kontra bergararrek. 20-10eko atzerapenarekin ez zuten aukerarik izan lehiari buelta emateko.

Bestalde, Ford Mugarrik arazo barik irabazi zuen Corazonistasen kontra. Gasteiztarrek baja batzuk zituzten, baina Ane Herreroren taldeak arazo barik irabazi zuen. "Partidu ona jokatu dugu", esan digute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak