Arrasateko Musakolako Egi Haundi baserrian aurreko aste bukaeran egin zuten mahats-bilketa, Bedoñako Arta-Zubiaga baserrian asteburu honetan eta Oñatiko Upaingoan mahatsaren bilketa asteon hasi duten arren, datorren astean bukatuko dute.
Kataide, Otxia eta Upain dira Debagoieneko txakoli ekoizleak, hirurak ere Getariako Txakolina izendapenaren barruan daude. Dena dela, hiru horiez gain Oñatin badira beste lau baserri ere Getariako Txakolina izendapenaren barruan daudenak eta Getariako upeltegi bati saltzen diote mahatsa.
Txakolin-batzearen gaineko erreportaje zabala irakurri ahal izango duzue astelehenean Goiena paperean.