Mondrak irabazi zuen Mojategiko derbia

Mireia Bikuña 2011ko urriaren 2a

Ateraren aurrean punteria hobea izan zuten arrasatearrek eta 2-0 hartu zuten mendean Bergara. Bi golak bigarren zatian egin zituzten. Mikel Gonzalez (54. minutua) eta Mikel Zabala (71. minutua)  izan ziren golegileak. Derbiaren gaineko kronika eta iritziak Asteleheneko Goiena paperean.

Joko aldetik derbi eskasa izan zen. Lehen zatia parekatua izan zen, eta bigarrenean, lehen gola eginda, Mondrak kontrolatu zuen partidua. Hirugarren egiteko aukerak era izan zituen Iban Rodriguezen taldeak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak