Elkarteaz gain, ikasturte berria ere aurkeztu dute. Lehen hiruhilabeterako egutegia zehaztu dute dagoeneko eta besteak beste, literatura, erlijioen historia, musika, historia, bioetika eta argazkilaritza izango dituzte ikasgai.
Izena emateko, Esperientzia eskola beharrezkoa
Esperientzia eskolarekin nahikoa ez, eta formazioarekin jarraitzeko Goienagusi elkartea sortu dute aurreko urteetan eskola horietan izan zirenen artean. Arrasate eta Bergarako udaletxeen eta Fagor taldearen dirulaguntza jaso dute eta horiei eta elkartea sortzen lagundu dien guztiei eskerrak eman diete.
50 urtetik gorakoei zuzendutako eskolak dira. Hori bai, Goienagusi elkarteak urriaren 3an abiaraziko duen ikasturtean izena emateko ezinbestekoa da Esperientzia eskolako titulua izatea. Aurten Arrasaten ez dira eskola horiek egongo.