Prezioak %0,1 handitu dira irailean, lau hilabetean txikituz joan ondoren

Leire Kortabarria 2011ko irailaren 29a

KPI neurgailuaren arabera (IPC, gaztelaniaz), prezioak dezima bat garestitu dira irailean, eta KPIa %3,1koa da orain (urtarriletik irailera bitartean garestitu direna). Espainiako Estatistika Erakundeak (INE) jakinarazi ditu datu horiek gaur.

Urteko KPI tasa lehen aldiz handitu da irailean, lau hilabetean txikitzen joan eta gero. INEren esanetan, erregaiak, lubrifikatzaileak eta tabakoa garestitu direlako handitu da KPIa.

INEk gogorarazi du datu horiek aurrerapen bat direla, eta aldeak egon daitezkeela behin betiko datuekiko, urriaren 11n argitaratzen direnean.

Tabako enpresa handienek euren marka nagusien prezioak handitu egin dituzte uda eta gero, tabakoaren gaineko zergak garestitu egingo ziren beldur. Azkenean, zergak ez dira garestitu, baina.

KPI armonizatua, bestalde, %3an geratu da, abuztuan baino hiru dezima gehiago. KPIA neurgailua Europako Batasuneko herrialdeen eta Batasunetik kanpokoen arteko konparaketa egitea ahalbidetzen du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak