Eratu dituzte dagoeneko batzordeak Mankomunitatean. Atzo, eguaztena, egindako Gobernu batzarrean adostu zituzten eta baita bakoitzerako lehendakaria izendatu ere. Hiru dira: Ingurumen batzordea, Garapen Ekonomikoa eta Turismoa eta Kontu, Ogasun eta Pertsonala.
Izendapenei dagokienez, Ingurumeneko lehendakari Leire Egaña Oñatiko zinegotzia izendatu dute; Garapen ekonomikoa eta Turismoa batzordeko burua Josu Lizarralde zinegotzi oñatiarra izango da; eta Kontu, Ogasun eta Pertsonalekoa, berriz, Inaxio Azkarraga-Urizar, Arrasateko alkatea
Mankomuniateaz gaindiko ardurak
Mankomunitateak beste erakunde batzuetan izango dituen ordezkariak ere aukeratu zituzten batzar berean. Hala, Beñat Herce Eskoriatzako alkatea izango da Mankomunitatearen ordezkaria Debagoieneko Industrialdean; Inaxio Azkarraga-Urizar Arrasateko alkatea Mondragon Unibertsitatean eta Gipuzkoako Ur Kontsorzioan hiru ordezkari egongo dira: Leire Egaña Oñatiko zinegotzia, Inma Beristain Antzuolako alkatea eta Josu Pereda Arrasateko zinegotzia.