Herrizaingo Sailak ohartarazi du basoan sutea izateko arriskua dagoela eta arretaz ibiltzeko. Bihar, eguena, eta etzirako eman du abisua. Basoan sua pizteko "arriskua muturrekoa" dela dio. Hortaz, babesteko, eta neurri operatiboak hartzeko gomendioa eman du. Euskalmetek, bestalde, iragarri du hego-haizea nagusituko dela ondorengo egunotan ere, eguraldiak egunotakotik segituko duela eta tenperaturek ere bai. Arrasaten 30era arte igoko dira, gaur baino baxuagoak izango direlarik.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.