Arantzazuko Santutegian egingo diren ekintzen gida kaleratu dute

Monika Belastegi Aranzabal 2011ko irailaren 28a

Arantzazuko erakunde guztiek modu bateratuan kaleratzen duten bigarren gida da eta urritik abendura arteko ekintzak jasotzen ditu.

Arantzazuko erakunde guztiek Santutegian egingo diren ekintzen udazkeneko gida kaleratu dute. Udazkenean egingo diren ekintza kulturalak batzen ditu, ikastaroak eta mendi irteerak, batik bat. Hala nola, mikologia, espeleoabentura, esnekiak nola egin, artzain-txakurrak trebatzea, artzainen produktuekin postreak nola egin… Urri, azaro eta abendu bitartean egingo dira ekintzok eta interesa duten guztiek har dezakete parte.

Urtarrilean abiarazi zuten

Urtarrilean Arantzazun lan egiten duten erakunde guztiek elkarrekin prentsaurrekoa egin zuten ekimen berri bat ezagutzera emateko asmoz. Ekimenak bi helburu zituen: lehena, denon artean euren jarduera guztien programazioa bateratzea hiruhileko esku-orrietan eskaintzeko; bigarrena, urtaro bakoitzaren begiradari eta ñabardura desberdinei erreparatuz jendeari Arantzazu ezagutu eta bisitatu dezan gonbita egitea. Hain justu ere, udazkenean arratsaz eta kulturaz gozatzea proposatzen dute. Hortaz, agente bakoitzaren jarduerak eta ekintzak egitura bakar horren arabera ordenatu dituzte. Egitaraua ikusgai dago www.arantzazu.org webgunean.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak