Kapoeira ikastaroak eskainiko dituzte Eskoriatzan eta Arrasaten

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko irailaren 27a

Hasiberriendako eta umeendako ikastaroak antolatu dituzte Senzala Euskadi Capoeira elkartekoek. Urrian zehar eskainiko dituzte ikastaroak; eta, hain zuzen, oinarrizko mugimenduak ikastea izango da helburua. Egubakoitza izango da izena emateko azken eguna.

Eskoriatzan, umeendako

Umeendako klaseak astelehenetan izango dira, 19:00etatik 20:00etara Eskoriatzako pilotalekuan. Izena eman behar da 625 772 295 telefono zenbakian. Urriko astelehenetan izango dira klaseak, denera bost egun; eta, prezioa izango da 5 euro klaseko.

Oinarrizko ikastaroa izango dela kontuan hartuta ez da beharrezkoa izango aurretiko esperientziarik. Senzala Euskadiko elkartekoek azaldu dute gomendagarria dela kirola emateko arropa eramatea.

Arrasaten eguenetan

Arrasaten hasiberriendako ikastaroa eskainiko dute. Eguenetan izango da, 19:00etatik 20:00etara San Viator ikastetxeko gimnasioan. Datorren eguenean hasiko dira eskolak, urriak 6. Prezioa da: 5 euro klase bakoitzeko, edo 15 euro hilabete guztia. Izena emateko azkeneko eguna egubakoitza izango da.

Hasieberriendako ikastaro hauetan oinarrizko mugimenduak eta abestiak ikasiko dituzte. Senzala elkartekoek adierazi dute helburua dela jendeak kapoeira ezagutzea; hala, gustuko dutenek aukera izango dute urte guztiko ikastaroetan parte hartzeko.

Aretxabaletan ere egitea da asmoa

Senzala elkartekoen asmoa da Aretxabaletan ere ikastaroa eskaintzea Baina, oraindik, zehaztu barik dute gaia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak