Sei hilabetetan, enpresa baten praktikak egiteko aukera eskaintzen da, titulazioarekin lotutako prestakuntza bat jasoz (kudeaketa gaitasunak lantzen dira bertan). Elkargoko Gipuzkoako arduradun Yosune Linazisororen hitzetan, "curriculuma esperientzia batekin betetzeko eta lan-merkatuan sartzeko aukera ezinbestekoa da", kontuan hartuta esperientzia bako gazteei zuzenduta dagoela deialdia.
Praktikek irauten duten bitartean, bigarren hilabetetik aurrera 450 euroko dirusaria jasoko du norberak. Astean 30 orduko praktikaldia aurreikusten da.
Linazisororen esanetan, "aurreko urteetan praktikak egin dituztenek gehien baloratu dutena izan da lortu duten esperientzia, eta enpresa baten lan egiteko aukera".
Praktikak egiteko betebeharrekoak hauek dira:
- Ekonomisten Euskal Elkargokide izatea. Horretarako sarrera-kuota bat eta hiru hileko 11 euro ordaindu behar da, baina azken urtean lizentziatu direnek ez dute sarrera-kuotarik. Elkargoak 1.200 bat bazkide ditu gaur egun.
- Azkenengo hiru urteetako lizentziatura edukitzea: Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritzan, Ekonomian, Ekonomia eta Enpresa Zientzietan, Aktuario eta Finantza Zientziatan eta Merkatuen Ikerketa eta Tekniketan.
- 28 urtetik beherakoa izatea.
- Lan-esperientzia ez izatea.
- Langabezian egotea.
- Gipuzkoa, Araba edo Bizkaian bizi izatea.
Askotariko enpresetan izaten dira praktikak: aholkularitzetan, marketin enpresetan…
Informazio gehiagorako, joan Ekonomisten Euskal Elkargoaren webgunera.