Txiki eta Otaegiren oroimenez

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko irailaren 27a

Juan Paredes Manot Txiki eta Angel Otaegi, eta Frapeko beste hiru preso fusilatu zituztela 36 urte betetzen dira gaur, irailak 27. Frankoren diktadura azkenetan zen eta Franco bera hiltzear —azaroaren 20an hil zen—, baina bost presoak fusilatuta hiltzera kondenatu zituen diktadoreak. Ezker abertzaleak egun hori gogoratzen du urtero, Gudarien Eguna izendatuta, eta aurten manifestazioak iragarri dituzte Euskal Herrian barrena. Arrasaten ere egingo dute, 19:30ean hasita, Herriko plazatik. Argazkia Aretxabaletan ateratakoa da, goizean, Mitarte kalean. Urtero jartzen dute oroigarri hori.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak