Bidezko merkataritza eta boluntariotza berbagai hilaren 28an

Monika Belastegi Aranzabal 2011ko irailaren 26a

Harreman dendak antolatu du eta interesa duten guztiak daude gonbidatuta. Eduardo Galaz Mercadeco Fundazioko arduraduna izango da hizlaria.

Bidezko merkataritza eta solidarioa. Boluntariotza delako hitzaldia antolatu du bailarako GKEek butlzatutako Harreman dendak. Hilaren 28an izango da, 18:30ean Kulturaten eta Eduado Galaz Mercadeco Fundazioko arduradunak egingo du.

25 boluntariok eman du izena

Harremanetik jakinarazi dutenez, boluntarioak lortzeko uztailean egindako deialdiak "oso erantzun ona" izan du. 25 boluntariok eman du izena.

Zergatik boluntarioen beharra?

Bidezko merkataritzan ere eragin du krisiak; salmentek behera egin dute, eta ""denda ixtea azkena" denez, hori gerta ez dadin irtenbide bila jardun dute. Hala, EAEko beste bidezko merkataritza denda batzuk nola funtzionatzen duten begiratuta, boluntarioekin dihardutela ikusi dute. Eta eurak bide horri ekitea erabaki dute. Dagoeneko 25ek eman dute izena, baina aterak zabalik daude gehiagorendako ere. Interesa dueneak 605 72 05 31 (Cristina) zenbakira dei dezake edo harreman.ong@gmail.com helbidera idatzi.

Ze perfileko boluntarioak?

Astean egun erdu libre duten pertsonak beharr dituzte, eta gizartearekin konprometituak.

Zer egingo du boluntarioak?

Arrasateko  denda atenditu. Bi astean behin 3 ordu egongo litzateke dendan. 10:00etatik 13:00etara edo 17:00etatik 20:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak