Arratsaldean, Azkoitian jarraitu zuen gol festak, Anaitasuna eta Arizmendiko neska seniorren arteko partiduan, hain zuzen ere. Hala, Aritz Elorzaren taldea 1 eta 6ko irabazita itzuli zen Txerloiako futbol zelaitik.
Gizonezkoetan aldiz, emaitza kaxkarrak egon ziren, nahiz eta joko maila polita erakutsi ez zuten zorte handirik izan kadete eta gazte mailako taldeek. Kadeteek 0 eta 1 galdu zuten Almenen Eibartarrak taldearen kontra eta gazteek 5 eta 1eko emaitza ekarri zuten Eibarretik, nahiz eta lehen zatian 1 eta 1 joan ziren.
Gainontzeko taldeak urriaren 15ean hasiko dira:
- Infantiletako F-8ko nesken 3 taldeak.
- Areto futboleko infantil eta kadete mutilak.
- Saskibaloiko kadete neskak.