Bailarako hamar bat enpresa izango dira Industria eta Teknologia Gailurrean

Leire Kortabarria 2011ko irailaren 26a

Debagoieneko 10 bat enpresa egongo dira irailaren 27tik 30era BECen egingo den 2011 Industria eta Teknologia Gailurrean. Fagor Ederlan, Ulma Precinox, Batuak, Elkoro Dekoletajeak eta Elkoro Taldea, Goizper, TTT TIS Taldea eta TTT Tratamendu Termikoak, Belmek Mekanizatuak, Osintxu Mekanizatuak eta Mecapal daude konfirmatuta.

Gipuzkoako 162 enpresa izango dira 2011 Industria eta Teknologia Gailurrean. Enpresek hainbat arlotan duten eskaintza berria plazaratuko dute: fundizioa, mekanizatzea txirbil-harroketaz, txirbil-harroketa bako transformazioa, makinagintza, galdaragintza astuna, artikulu erregogorrak, kodifikazioa, markaketa eta identifikazioa, kautxua, egitura metalikoak, moldeak, ereduak, matrizeak eta puntzonaketak, azaleko estaldurak, plastikoak, subkontratazio-produktuak, robotak, tresneriak eta erremintak, tratamendu termikoak eta beste batzuk.

Euskal Herriko eta kanpoko 888 enpresa izango dira BECen eta, antolatzaileen esanetan, horrek negozio-topaketa aukera onak ematen ditu.

Eskaintzaren %30 Frantzia, Italia, Portugal, Alemania, Maroko, Tunis, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika eta Txinatik dator, beste herrialde batzuen artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak