Bestalde, eskualdeetako garraio publikoaren zazpi mapak aurkeztu dituzte. Horietan, lurralde bakoitzeko autobusen eta trenen ordutegiak eta ibilbideak jasotzen dira. Mapa guztiak webgune honetan kontsulta daitezke: www.mugipuzkoa.com.
Larraitz Ugarte Bide Azpiegitura eta Mugikortasun Diputatuak eman du jakitera: bederatzi hilabete barru martxan jarriko da txartel bakarra Gipuzkoan. Hala, EuskoTren, Renfe, DBus eta Lurraldebus zerbitzuak txartel bakarrarekin erabili ahalko dira. "Gobernu aldaketagatik atzeratu da proiektua baina akordioa sinatuta dago. Gipuzkoarrendako une garrantzitsua da eta horregatik gogor ari gara lanean", azaldu du Ugartek.
Bestalde, eskualdeetako garraio publikoaren zazpi mapak aurkeztu dituzte. Horietan, lurralde bakoitzeko autobusen eta trenen ordutegiak eta ibilbideak jasotzen dira. Mapa guztiak webgune honetan kontsulta daitezke: www.mugipuzkoa.com.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.