MIK, Mondragon Unibersitateko ikerketa zentroa, Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiako zuzendaritzarendako proiektua garatzen ari da. Proiektuaren helburua da internet bidez osatzen den galdetegi bat diseinatzea, eta kooperatiba txiki eta ertainei zuzenduta dago. Galdetegi horrek kooperatibei lagunduko die antolaketaren funtzionamendua, laneko klima eta printzipio kooperatiboen inguruan bazkideek dituzten pertzepzioen gaineko gaiak ezagutzen. Azken batean, MIKen helburua da erabiltzeko erraza den diagnostikorako tresna bat sortzea, emaitzak oso azkar emango dituena eta kostu baxukoa.
Jatorrizko galdetegia Kanadako kooperatibendako osatu zen eta han arrakasta handia izan zuen. Bada, MIKek euskal kooperatibetara egokituko du galdetegia.
Kontsuta fasea
Proiektua dagoeneko aurreratuta dago eta fase horretan kooperatibismoaren alorrean lan egiten duten agenteei galdetegiaren edukiari buruz kontsulta egin diete. Hain justu, gaur, egubakoitza, batu dira Enpresagintza fakultatean, Jaurlaritzako Ekonomia Sozialeko zuzendaria, Kooperatiben Goren Kontseiluko idazkaria eta Nekazaritzako kooperatiben federazioa, GEZKI, Lanki eta hainbat kooperatibetako gerente edo arduradunek proiektua aztertzeko aukera izan dute