Zinemaldiko palmaresaren kiniela

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko irailaren 23a

Imanol Gallego kolaboratzaileak egin digu Donostiako Zinemaldiko 59. Edizioaren kiniela. Hauxe da bere iragarpena. Frances Mcdormand aktorea buru duen epaimahaiak bihar arratsaldeko lehen orduan emango du aditzera palmaresa. Baina, gure zine kolaboratzailearen ustez, Kiseki / I Wish film japoniarrak eroango du Urrezko Maskorra aurten. Jarraian kiniela.

Imanol Gallegoren kiniela:

  • Urrezko Maskorra film onenari: Kiseki / I Wish (Japonia), Hirokazu Kore-eda zine zuzendariarena.
  • Epaimahaiaren Sari Berezia: Terence Davies zine zuzendari britainiarrari, The Deep Blue Sea filmarengatik.
  • Zilarrezko Maskorra zuzendari onenari: Enrique Urbizu bilbotarrari (No habrá paz para los malvados).
  • Zilarrezko Maskorra aktoresa onenari: Maria Leon aktoresari, La Voz dormida (Benito Zambrano) filmean egindako lanagatik.
  • Zilarrezko Maskorra aktore onenari:  Jose Coronado (No habrá paz para los malvados), Enrique Urbizurena.
  • Epaimahaiaren Saria argazkigintza onenari: Isaki Lacuesta (Los pasos dobles).
  • Epaimahaiaren Saria gidoi onenari: Le Skylab Julie Delpy zine zuzendariarena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak