16:00etan hasi dute Gobernu batzarra eratzeko bilera bailarako zortzi Udaletako ordezkariek eta ordu erdi inguru iraun du. Han Inazio Azkarraga-Urizar datozen lau urteetarako Mankomuniatetko presidente aukeratu dute; Bergarako alkate Jesus Elortza presidenteordea izango da eta Oñatiko zinegotzi Leire Egaña, diruzaina.
Datorren eguaztenean, irailak 28, 16 batzarkide berriek bilera egingo dute eta han erabaki eta banatuko dituzte batzordeak.