Horrela, orain arte ziurtatutako 82 aldeko botoei Banatuzen 12 botoak gehitu behar zaizkie. Guztira, 100 lagunek dute bihar botoa emateko eskubidea, eta 67 aldeko boto behar ditu proposamenak aurrera egiteko.
Orain, jakiteke geratzen den jarrera bakarra LABena da, boto batekin.
Banatuz oso kritiko agertu izan da orain arte bategite-bankarizazio proiektuarekiko, baina, komunikabideetan gaur agertu denez, orain uste du badaudela nahikoa berme ustezko pribatizazio bat galarazteko, eta gizarte ekintzak modu mugagabean jarraituko duela ziurtatzeko.