Intentzio-akordio bat da atzo onartu zena. Orain Foru Aldundiari dagokio horren gainean ekitea.
Aralarren proposamen bat da atzoko akordioaren jatorria. Besteak beste, honako neurriak eskatzea adostu zuten: ondare-zerga berriz ezartzea, sozietateen zergan egiten diren kenketak berrikustea eta etxebizitza erostegatik zein jaraunspena (herentzia) jasotzeagatik zergak handitzea. Bestalde, pertsona fisikoen errenta aitorpena errotik aldatu gura dute, tramu gehiago sartuta eta tramu altuena igota, kapitalaren errenten tributazioa handituz eta borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeetan aportatzeagatik (EPSV, gaztelaniaz) eta etxebizitza erosteagatik errenta handienek duten kenketak bertan behera utziz.