'Katu botaduna' Donostian ikusi nahi? Sarrerak ditugu zozketatzeko @goiena

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko ira. 22a, 16:52

'Puss in Boots' filmaren gaztelaniazko bertsioa, 'El gato con botas', azaroaren 25ean estreinatuko dute. 3D sistemarekin errodatutako animaziozko filma da, Amerikako Estatu Batuetan arrakastatsu bilakatu dena. 'Katu botaduna'-ren jatorrizko bertsioa Donostiako Zinemaldian erakutsiko dute bihar, egubakoitza eta Antonio Banderas (jatorrizko bertsioan bikoizketa lanetan jardun du) izango da bertan. 21:00etan, Kursaaleko areto nagusian. Lehen 20 minutuak botako dituzte. Sarrerak ditugu harako. Lortu nahi?

Goienak sarrerak lortu ditu eta erabiltzaile, ikus-entzule zein irrati entzuleen artean zozkatuko ditu. Arrasate Irratian bihar, 10:30ean hasita Uda giroan saioan; Goiena telebistan gaur, iluntzeko magazinean, Amaia Txintxurretaren eskutik. Eta Goiena.net-eko erabiltzaileendako eta sarelariendako ere izango da sarrerarik; bi sarrera bikoitz. Zer egin? Zela lortu? Albiste hau, sarean zabaltzea eskatzen dizugu, hemendik tuiteatuz:

Zozketa bihar, egubakoitza

Bi sarrera bikoitzak bihar, egubakoitza, 11:30ean zozketatuko ditugu. Sarrerak egokitu zaiona 14:00ak baino lehen pasa beharko da egubakoitzean Goienaren Arrasateko egoitzatik.

Filmaren gainekoak azaldu ditu Imanol Gallegok Arrasate Irratian

Egunero moduan Donostiako Zinemaldira gerturatu gaitu Imanol Gallegok Arrasate Irratiko Uda Giroan saioan. Segidan duzue solasaldia entzungai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak